Elena Mangas naiz 4 DBHko ikasle bat eta sarrera honetan musika edozein gauzarekin egin daitekela aurkeztu nahi dizuet.Horretarako `musica con cualquier cosa´ grabazio entzun dut eta bertatik lau instrumentu hauek aukeratu ditut:
- Petroleozko bidoiak Trinidad y tobago islatan
- Mahi-tresnak(goilara,labana,sardeska...)
- Oboeak.
- Txirula eskuz eginda.
Lehenengo instrumenturako petroleozko bidoien tapak,bigarren instrumenturako sukaldean dauden edozein motako mahi-tresnak,hirugarren instrumenturako freskagarrizko pajitekin egin daitezke oboeak eta guraiza batzuk beharko dezu,laugarren instrumenturako kanabera eta labana batekin.
1-PETROLEOZKO BIDOIAK
Metalezko danborrak Caribeko uhartetan dute bere jatorria:Trinidad y Tobago uhartetan bereziki.Ingelesez steelpan deitzen dira.
Steelpan instrumentuak,perkusiozko instrumentuak dira eta bere afinazioa eskala kromatikoan dago baina badaude batzuk eskala diatonikoa dituztenak.Instrumentu hau idiofono bat da eta ez membranofonoa dambor normal bat bezala.

Nola fabrikatzen dira?
Danbor hauek petroleozko bidoien tapekin eginda daude.Horretarako bidoien tapak hondoratzen dira katilu baten forma hartu arte.Gero suan jartzen da gorri-txuri egoera hartu arte,ondoren hozten dira berriro.Bukatzeko danborra afinatzen da mailu batzuekin eta horrela doinu ezberdinak lortzen dira.
2-MAHI-TRESNEKIN MUSIKA
Zure etxetik atera gabe instrumentu musikalak sortu dezakezu eta kontzertu bat eman.
Hemen dauzkazu instrumentu batzuk sukaldeko tresnekin egin daitekeenak:
- DANBORRA:Avenazko enbase batekin edo cafezko lata batekin baina tapa plastikoa duena,danbor bat sortu dezakezu eta egurrezko bi goilarak erabili makilak bezala.

- TINTINEROAK:Metalezko goilarak eraztun batetik zintzilikatuta soinu ederrak egiten dituzte.
- TXINTXIRRINAK:Zerbait zirukalarra eta elastikoa hartu eta zenbait kriskitin jarri kanpotik
- ZIMBALAK:Lapikoen tapekin egin daiteke edo bestela zartaginaren tapekin ere.
- GUITARRA:Hartu zapatazko kutxa bat eta liga luzatuta batzuk jarri inguruan.

3-OBOEAK:
Freskagarri bat edan eta gero ez bota pajita,oboeak egiteko erabili dezakezu eta!
Pajita baten alde bat moztu triangelu forma bat utziz eta horrela fita bikoitza sortuko dezu(Oboeak fita bikoitza dute)
Gero indarrarekin putz egin eta puntu zuzena aurkitu behar duzu zure ezpainen presioa eta zure ahoaren barruan uzten duzun pajitako longitudearen artean.

TXIRULA ESKUZ EGINDA:
Landatik ibiltzen ari zarela,naturako gauzekin bakarrik txirula bat egin dezakezu.
Horretarako landan dauden kanabera bat hartu eta eskuekin trebezia baldin badaukazu lortu dezakezu txirula bat egitea.Labana batekin moztu eta zuloak egon behar diren lekuan egin.
NON AURKITU MATERIALAK?
1.Petroleozko bidoiak normalean itsasontziakeramaten dituzte horregatik portuan aurkitu dezakezu bidoiak.
2.Mahi-tresnak argi dago non aurkitu dezakezu:Sukaldean noski,jatetxe batean edo bestela etxeko gauzak saltzen duen edozein denda batean.
3.Oboeak:Oboeak egiteko pajitak taberna batean aurkitu dezakezu freskagarri bat edan eta gero,sukaldean ere daude normalean edo bestela denda batean erosi.
4.Txirula egiteko materialak naturatik jasota daude:Kanabera landan edo zelaian aurkitu dezakezu.Labana ferreteria batean erosi edo bestela zure etxean ziur baten bat egongo da.
INSTRUMENTUAK EGITEKO MATERIAL ARRUNTAK ERABILTZEN DITUZTEN HERRIALDEAK.
- Zentroamerikako Dafta herrixkan kalabazak elkar jotzen dituzte termitak uxatzeko.
- Niger herrian dago herrixka bat Fulami izena duena non guimbardak sortzen dituzte kanabera edo makil batzuekin
- Espainian animalien hezurrak elkartuz musika egiten dute
- Trinidad y Tobago Caribeko uharteetan musika egiten dituzte petroleozko bidoiekin
- Indian,Gatham izeneko perkusiozko instrumentua dago
- Afrikan zerealak birrintzen dituztenean soinu onak entzuten dira
- Camerún:Herrialde hontako umeak musika egiten dute ibaia eskuekin kolpekatzen dutenean,damborra bat bihurtzen dute ibaia.
- Euskadin:Txalaparta izeneko musika egiten da aroztegiko bi tabloiekin
Honekin bukatzen dut edozein gauzarekin eginiko instrumentuak eta musika motak aztertzen.Gai honen helburua zera da:Ez duzula ia ezer erosi behar instrumentu on bat egiteko eta soinu ona ateratzeko. Zuk zera fabrikatu dezakezu instrumentu ikaragarri bat edota orkesta bat eman ere.Gainera beste herrialdeetako ohiturak musikaren arloan ezagutu duzue eta orain badakizue zerbait gehiago instrumentuei buruz.
Hona hemen edozein gauzarekin eginiko instrumentu batzuen aurkezpena:
Mahai-tresnekin musika:
Musica pajitekin:
No hay comentarios:
Publicar un comentario